Zientzia eta Teknologia batxilergoa

Zientzia eta Teknologia Batxilergoak bi ikasturte ditu. Aukera honek Natur eta Osasun Zientziei (Biologia, Geologia, Anatomia...), Zientifiko-Industrialei (Matematika, Fisika, Kimika...) eta Teknologiari (Industri Teknologia, Elektroteknia, Marrazketa Teknikoa...) dagozkion esparruko arloetako oinarrizko, funtsezko eta ezinbesteko hezkuntza ematen dio ikasleari. Modalitate honek irteera oso desberdinetara irekitzen du atea, hala nola Osasungintza (Medikuntza,Odontologia, Erizaintza,...) Zientziak (Biologia, Geologia, Matematika, Fisika, Kimika...), Ingenieritzak (Industriala, Mekanikoa, Elektronikoa, Informatikoa...) Eraikuntza (Arkitektura, Eraikuntza Zibila...),  unibertsitate mailan. Baita ere Goi Mailako Heziketa Zikloetako ia familia guztiena (Eraikuntza, Elektrizitatea, Fabrikazio Mekanikoa, Administraritza, Informatika, Altzarigintza...).