Hedatze martxan!

Gaur , urriaren 2tik aurrera, eta ekainera arte, ikastetxean bueltan da berriro Hedatze zerbitzua. Proiektu horren baitan DBHko ikasleei zuzendutako errefortzuak eta tailerrak eskainiko dira, astelehen, astearte eta ostegunetan (15:15etatik 16:15etara). Jarduera horiek ikastetxeko irakasleek eskainiko dituzte, eta doakoak izango dira izena ematen duten ikasle guztientzat. Animatu zaitezte!

DBH1eko kohesio dinamikak

DBH1era datozen ikasleentzat dena da berria: etapa, ikastetxea, irakasleak, gelakideak, (batzuentzat herria ere bai!)...Hori dela eta, ikasturtearen lehen astean, etapa berri honetara egokitzeko dinamika eta ekintza desberdinak gauzatu zituzten, ikasturteari hasiera polit bat emanez.

 

2023-2024 Ikasturte hasiera

 

Ongi etorri 2023-2024! Ikasturte ona opa dizuegu guztioi.

LANERA ITZULERA

Irailaren 1ean, ostirala, goizeko 09:30etan elkartuko gara ikastolako erabilera anitzeko gelan HASIERAKO AGURRA egiteko.

Ondoren, mintegi bilerak: lantokiak zehaztu, INIKA-ren eta ikastolako dokumentazio garrantzitsuaren azalpena irakasle berriei.

Gozatu azken egunez!

2023-2024 irakasle berriei ongi etorria.

2023-2024 irakasle berriei ongi etorria:

Datorren ikasturtera begira, meritu lehiaketan hautatuak izan direnen eta gainontzeko hautagaien esleipenean hautatuak izan diren irakasle berriekin datorren ostiralean, uztailaren 21ean, 10:00etan bilduko gara ikastolan.

Zuzendaritza Taldea.