Aralarko Parke Naturala DBH 3

2022/05/24

Maiatzaren 16 eta 17an DBH3ko ikasleek Aralarko Parke Naturalera ibilaldia izan zuten. Ibilaldia Lizarrustin hasi eta Lareoko urtegian amaitu zuten. Igotzerakoan hainbat geldialdi egin zituzten Parke Naturalaren inguruko gaiak lantzeko: Babes guneen garrantzia, gizakiaren aztarna naturan, ekosistemak, zuhaizti eta landaredia, ur eta baso  ustiapena, bertako fauna... Gainera, Lareoko koba barrura sartzeko aukera izan zuten. Aralarko paisaia karstikoaren ingurua eta  galeria  bateko ezaugarriak zuzen-zuzenean ezagutzeko.

Hona hemen argazki batzuk

HEDATZE PROIEKTUA, GARRANTZITSUA!!!

2022/05/23

Hedatze bozketa: Garrantzitsua!!!
Gaur eta bihar Hedatze proiektuaren inguruan bozka emateko aukera izango duzue DBH-ko guraso guztiok.
Ikasleen, familien eta komunitate osoaren onura jokoan dagoelako,  Animatu bozkatzera!

NON? Azpeitian: Urola Ikastolan, idazkaritzan.

           Zestoan: Kultur etxeko sarreran.

           Errezilen: San Martin eskolan.


NOIZ?  Maitzaren 23an(astelehenean) eta Maiatzaren 24ean (asteartean):

Azpeitian: 07:40 - 19:00

Zestoan:  15:00 - 20:00

Errezilen: 09:30 - 16:30

IKASBIDAIA PARISERA DBH 4

2022/05/19

DBHko lau urteren eta pandemia garai zailen ostean, azkenean, DBH4ko ikasleek aurten ikasturte bukaeran Parisera joateko aukera izan dute.

Etapa amaitzeko bidaia ahaztezin honetan, Pariseko hainbat leku eta eraikin ezagun bisitatu dituzte Urola Ikastolako gure ikasleek. Nola ez, Disneyland Paris ere bisitatu dute, baita zoragarri pasatu ere!

Au revoir et à bientôt, Paris!!!

Hona hemen argazki batzuk

ESKOLA ARTEKO FOROA eta UDAL FOROA

2022/05/16

Apirilaren 28an, ikastetxeko maila bakoitzeko eko-ordezkariek, herriko beste ikastetxeekin batera, Eskola arteko Foroan parte hartu zuten. Ondoren, maiatzaren 12an, ziklo bakoitzeko eko-ordezkariek, Udal Foroan parte hartu zuten Azpeitiko udaletxean. Bertan, herriko berdegune eta parkeei buruz landutakoa eta Eskola arteko Foroan adostutako konpromisoen berri  eman zuten eta eskaera zehatzak luzatu zizkioten udalari alkate ordearen bitartez.

Hona hemen argazki batzuk

ESKOLAKO CONFINTA ETA EUSKAL CONFINTA

2022/05/13

Maiatzaren 5ean ikastetxeko IV. Confint-a antolatu genuen. Ikastetxean klima aldaketaren gaia aztertu eta ikastetxean har ditzakegun neurrien inguruan eztabaidatzeko. Ondoren, maitzaren 11an Euskal Confitean parte hartu zuten Nora Aizpuru, Lua Arbues, Aiora Ibar eta Jare Aguirrezabalak. Ikastetxe desberdineko ikasleekin elkartu ziren Madariaga Torretxean Busturian eta klima aldaketaren aurkako proposamenak eta urratsak modu dibertigarri baten gauzatu zituzten.

Hona hemen argazki batzuk