Bihotza laborategian
Herenegun, Batxilergo 1eko Anatomiako ikasleak, bihotzaren disekzioa egin zuten laborategian.Bertan, txahal baten bihotza aztertu zuten. Ikasgaian ikasitakoa aurrez aurre ikustea oso interesgarria izan da eurentzat.
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
Erasmus+
Joan den martxoaren 14an hasita, finlandiar administraziopeko Sápmi edo Laponian daude gure ikastolako 15 ikasle, bi irakaslek lagunduta.
Erasmus+ programaren barruan zinema eraldaketa sozialerako erraminta gisa erabili nahi duen proiektu bat ari dira garatzen lankidetzan Urola Ikastolako eta Tornion Yhteislyseon Lukio ikastetxeko ikasleak. Proiektuak honela du izena: EUROPE ON THE SCREEN: eKIN. Cinema as a Driving Force for Social Change
Guztira 10 eguneko egonaldia egingo dute ikasle zestoar eta azpeitiarrek Tornion, eta apirilean finlandiarrak izango ditugu bixitan beste horrenbeste egunez.
Denetariko jarduerak ari dira garatzen egunotan ikasleak: samien eskualdean film ekoizpenak sustatzen dituen elkarteko arduradunekin bildu, zine-forum jarduerak egin, museoak eta hiriak bisitatu, lerekin jolastu... dena dela, familia finlandiar baten etxean astebete pasatxoan bizitzeko aukera da agian denetan bizipen berezi eta aberasgarriena.
Ikasleak elkartrukearen gaineko xehetasun zenbait jasoaz ingelesez idatzitako eta argazki zenbaitekin lagundutako eguneroko bat ari dira osatzen. Webgune honetako Proiektu Europarrak atalean klikatuta, denak irakurgai izango ditu nahi dituenak.
Ea interesgarria suertatzen zaizuen.
![]() | ![]() |
Drogomenpekotasuna eta ludopatia
Drogomenpekotasun eta ludopatiaren prebentzioaren ekimenen barruan ikasleez gain gurasoek ere aukera izan zuten pasa den asteartean, martxoak 14 gaiari buruzko taller bat jasotzeko. Saioa ematera, gure ikasleekin taillerrak egin dituzten Jone eta Maddi etorri ziren Hazkunde erakundetik.
Martxoak 8
Martxoak 8 dela eta, Urola Ikastola BHIn hainbat ekintza gauzatu ditugu:
- Tutoretza saioetan testu-liburuak aztertu eta gertuko emakume erreferenteak ezkututik agerira ekarri ditugu.
- Ikastolako hainbat lankidek bat egin dugu aldarrikapen egunarekin, eta taldeko argazki batean adierazi dugu.
- Martxoaren 8ari dagokion musikaz alaitu dugu eguna Jon Gurrutxagaren laguntzarekin.
- Azkenik, mural bat egin dugu ikasle eta irakasleek lankidetzan.
Aipamen berezi bat egin nahi diegu Hezkidetza Taldetik Mikel Elorza eta Josu Azkue irakasleei Martxoak 8a kolorez eta mamiz janzten laguntzeagatik.
Martxoak 8 egunero delako, emakumeak gora!
![]() | ![]() | ![]() |
EUROPE ON THE SCREEN: eKIN proiektuaren barruan estreinako ikastaroa jaso dute ikasleek DINAMOAn!
Proiektu honetan, zinemaren bitartez, gizarte gisa hemen nahiz Europan ditugun auziei buruz (lkrisi global askotarikoak, gizarte inklusiboa lortzea, digitalizazioaren abantaila eta arriskuak...) hausnartu eta ahal bada hoberako aldatzen saiatzea da helburua. UROLA IKASTOLA BHI Finlandian dagoen Tornio hiriko ikastetxe batekin (TORNION YHTEISLYSEON LUKIO) lankidetzan ari gara.
Joan den martxoaren 6tik 8ra bitaretan, hiru saio mamitsutan lanean hasi gara zinema mundura hurbiltzen DINAMOAn.
Martxoaren 6an, astelehenean, hizkuntza eta elementu zinematografikoak landu genituen. Adibidez, plano motak bereizten ikasi genuen eta istorio bat asmatu eta garatu behar izan genuen plano horiek erabiliz. Hurrengo egunean, martxoaren 7an, storyboard delakoaren gainean aritu ginen. Ikasleei emandako bi istorioetatik abiatuta haien irudi-gidoia edo storyboarda garatu behar izan zuten irudi gutxi batzuk erabiliz, eta bezperako saioan landutako plano motak aplikatuz.
Asteazkenean soinuaz aritu ziren ikasleak, eta Dinamoko Soinuaren eremuan grabaketetan erabiltzen diren mikrofonoak probatu zituzten.
Hurrengo hitzordua apirilean izango da. Elkartrukean etorriko diren ikaskide finlandiarrekin batera bi zine-forum jarduera izango dituzte DINAMOAn. Pelikulen proiekzioa eta ondorengo eztabaida aberatsagoa izango da lehen ikastaro honetatik jasotakoei esker.
![]() | ![]() | ![]() | ![]() |
