Euskararen eguna Urola Ikastolan

Aurten abenduaren 2an , ostiralean, ospatu genuen Euskararen eguna ikastolan. Txalaparta soinuek eten zituzten klaseak goizeko hamaiketan. Ondoren, ikasleek prestatutako koplak entzun ahal izan genituen eta ikasle zein irakasleek emandako musika emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen jarraian. Hainbat jolas egin zituzten ikasleek gela barruan, eta argazki koloretsuak atera genituen frontoian, ikasleek beraiek eginiko kartelekin. Nola ez, aurten ere txokolateak gozatu zigun denoi. Amaitzeko, Bypass komedia dibertigarria ikusi zuten DBHko ikasleek. 

 

UEMAko Arnasgune tailerrak Batx2ko ikasleentzat

Aurten ere UEMAko teknikariak gurean izan ditugu gure Batxilergoko 2. mailako ikasleei arnasguneei buruzko saioak ematen.
3 orduko saio hauen helburu nagusia zera da: udalerri euskaldunek euskararen normalizazioan duten funtzio garrantzitsua azpimarratzea eta zeregin horren protagonista bihurtzea; hau da, ikasleek udalerri euskadunetako herriek daukaten lidergo natural horren kontzientzia hartzea.

Batxilergoko 2.mailako Artearen Historia ikasgaiko ikasleak Leónen

Tira bada, izan gara Leónen ere batxilergoan Artearen Historiako eskolak hartzen ditugun ikasleak. 

Ostegunean, San Isidoroko Errege Panteoia bisitatu genuen. Errege-erreginen hilobiei estalkia ematen dieten ganga margotuak ikasleen arreta bereganatu zuen. Erromanikoaren Kapera Sixtinoa deitzen dute... Eta zerbaitegatik da.

Baina gauza gehiago egiteko aukera ere egon da hirian ostegunean.
Ikasle batek bere ikasgaiaren berreskurapen lantzat ikusitako arte-ondareari argazkiak egin eta bilduma osatzeko lana zeukan, beste batzuk gaualderako aisialdi estrategia diseinatzen egon ziren arratsaldean.
Ikus-miran ibili gara gehienok, alde zaharrak aukera ezin hobea ematen du eta horretarako: harresi erromatarrak eta berpizkundeko jauregiak, plaza arkupedun sendoak, era guztietako taberna eta dendak... Larre berrira azkar ohitu ginen denok ere, eta gau-giroaz gozatzeko aukera izan genuen, batzuk gehixeago bestetzuek baino.
Barrukien ikastaro azkar bat egin zuten hainbat ikasleek irakasleen eskutik: tripotxak, bihotz-birikak eta belarriak jangarriak direla ikasi zuten, eta ondo gozoak izan daitezkeela ere bai.

Pulchra Leonina edo Leóngo Ederra bezala ezaguna da katedrala. Europako eraikin gotiko nabarmenenetako bat da dudarik gabe. 
Gure ikasleak ere hala iruditu zaie ostegunean, ederra, bere maletatxoekin ostatura bidean tenpluaren burualdetik igaro direnean miretsita nola begiratzen zuten ikusi besterik ez dago. Berehala jabetu ziren, izenaren jabe den tenplua da katedrala.
Ostiral goizean bisitatu genuen barnetik. Egun argitsu eta hotza (4° zeropetik). Argiak beirateetan egiten dituen jokoekin liluratuta gaude oraindik.

Hurrengo ikasturtean ere irteera bat egingo dugu, merezi duelako!

 

EUSKAL ZINEMA EUSKARALDIAN

Euskararen astea badoa aurrera eta gaur, osteguna, Soreasu antzokian izan gara berriro 4.DBHkoekin. Oraingo honetan, AGUR ETXEBESTE! komedia entretenigarria ikusteko aukera izan dugu. Bihar EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu ikastetxean, eta goiz osoan zehar izango ditugu jokuak, txokolatada, eta beste hainbat ekintza ondo pasatzeko eta euskararen alde egiteko.

Euskararen astea martxan da

Aurten, Euskaraldiaren eta Euskararen egunaren harira, Euskararen astea antolatu dugu gure ikastetxean.
Hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute aste honetan gure ikasleek: herri-kirolak, musikariak ikastetxean (hemen argazkiak), zinema, jokoak, txokolatada...
Hona hemen Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideekin gaur goizean DBH3ko ikasleek izan duten saioko argazki batzuk.