2022-2023 irakasle berriei ongi etorria. Data aldaketa.

2022/07/14

2022-2023 irakasle berriei ongi etorria:

Esleipenetako behin betiko zerrendak oraindik atera ez direnez, datorren astelehenean, uztailaren 18an, 10:00etan bilduko gara ikastetxean.

Barkatu eragozpenak.
Zuzendaritza.

"Erasmus +" proiektu berria onartu digute

2022/06/29

Gustura gaude, Urola Ikastola BHIk 2022/23 eta 2023/24 ikasturteetan nazioarteko lankidetza proiektuak garatzen jarraituko duelako. Aurkeztutako proiektu berriak zinema europarra du ardatz.

EUROPE ON THE SCREEN: eKIN. Cinema as a Driving Force for Social Change.

Gure ikasleak Europako bazter ezberdinetako beste nerabeekin harremanetan jarraitu eta euren herrialdeak bisitatuko dituzte. Bejondeigula!

KURTSO AMAIERAKO DINAMIKA "ARGAZKIAREKIN BAT!"

2022/06/24

Ikasturtea amaitzeko, nota banaketaren aurretik, "Argazkiarekin bat!" dinamika egin genuen gelaz gela DBHko ikasleekin.

Hona hemen egun horretako argazkiak.

2. BATXILERGOKOEN ORLA BANAKETA

2022/06/23

Ekainaren 18an 2. batxilergokoen orla banaketa egin zen ikastolako patioan. Hamaiketakoa ere bertan izan zen eta ondoren bazkaltzera joan ziren ikasle zein irakasleak.

Hona hemen egun horretako argazkiak.

ITSASOTIK ITSASORA LIBURUA DBH 1

2022/06/22

Aurtengo ikasturtean DBH1eko ikasleak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren proposamenari erantzunez, uraren inguruko liburu baten sorkuntzan parte hartu dute.
Liburuak ITSASOTIK ITSASORA du izena eta hainbat ale banatu dira ikasleen lana eskertzeko.
Ingurumen alde egin beharra dugu DENOK!!!