ERREALITATE AREAGOTUA: aurtengo STEAM proiektua

2021eko ekaina

Errealitate Areagotuak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko asmoarekin burutu da aurtengo STEAM proiektua. Orain arte arrotza zitzaien gaia landu dute DBH3ko Ekonatura Tailerreko ikasleek, Errealitate Areagotuarena. Erreinu desberdinetako animalien ezagutzan sakontzeaz gain beraien ezagutzak besteekin partekatzeko beste modu bat erabili dute, eraiki dituzten maketak azalpen bideoekin aberastuz.

Iraurgi Berritzeni esker eskualdean errealitate areagotuaren inguruan zer lan egiten ari diren jakin ahal izan dute Elkarmediako Jose Antonio Suduperekin izaniko saioan.

Eskualdeko ikastetxeetan buruturiko STEAM proiektuen laburpenak ikusgai hemen.

DONOSTIAKO KALEAN ETA MIRAMONGO AUZOAN IBILI GINENEKOA

2021/06/16

    

Atzo, ekainaren 15a, irteera berezia izan genuen Erasmus+ programako ikasleek. Save The Childrenek antolatutako Elkarbizitzarako Errezetak proiektuko finalistak izaki, haiek gonbidatuta Donostian pasa genuen eguna. Goiz-eguerdian kalean ibili ginen: batzuk alde zaharrean gora-behera, beste zenbait Gladys-Enea parkean itzal goxoaren bila, eta Nautikoaren parean murkil egin zuenik ere izan zen.
Arratsaldez, Basque Culinary Centerrera hurbildu gintuzten. Eraikina goitik-behera erakutsi, eta ikasle batzuk bizkotxoa prestatu ere egin zuten.
Amaieran ekitaldia ospatu zen, luzetxoa aukeran, baina parre egiteko aukera ere eman ziguna.
Azkenerako nekatuta geunden denok, baina errezeta izarraren aipamena lortu ez arren, eguna ederra izan zen bere osotasunean.