UROLA IKASTOLAKO LITERATURA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

2021/04/23

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, literatura-lehiaketa bat antolatu da aurten lehendabizikoz Urola Ikastolako ikasleentzat. Emakumeen eguna gaitzat hartuta, hiru kategoriatan parte hartu ahal izan dute ikasleek: DBH1-2, DBH3-4 eta BATX1-2.

DBH1-2 kategorian Maria Illarramendi Uribetxeberria (DBH1C) izan da garaile “Gure izarrak” izeneko bertso sortarekin. DBH3-4 kategorian ez da lan originalik aurkeztu. BATX1-2 kategorian aurkeztu diren lanen maila bikaina ikusita, hutsik gelditu den sari hori ere Batxilergoko ikasleei ematea erabaki du epaimahaiak. Hala, BATX1-2 kategorian honakoak izan dira sarituak: Oier Irulegi Otaegi (BATX2D) “Berdintasuna” izeneko bertso sortarengatik eta Sara Atejada Mendez (BATX2D) “Amama maitea” izeneko ipuinagatik.

Saridunek 60 €ko bono bana jaso dute eta ebook baten zozketan parte hartu dute. Sara Atejada izan da ebookaren irabazlea.

Irabazleen lanak eta argazkiak hemen dituzue.

Zorionak irabazleei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

 

IMANOL ITUIÑO SOREASUN

2021-04-14


Aste honetan Soreasun izan dira DBH1 eta DBH2ko ikasleak Imanol Ituiño magoaren ikuskizunean.

Bi saio eskaini zituen magoak pasa den asteartean, lehenengo mailakoentzat lehenik eta bigarrengo mailakoentzat gero. Ez zuen ohiko magia ikuskizuna eman; izan ere, Ituiñok ikuskizun-konferentzia eskaini zuen, eta ohiko magia-trukoez gain, beste hainbat gaiz aritu zen: ilusionismoaren eta magoen inguruan ditugun aurreiritziak, magiak zinemarekin duen lotura, matematikak eta probabilitateak nola erabili trukoak egiteko... Saio atseginak eskaini zituen Ituiñok magiaren alderdi ez hain ezagunak agerian jarriz

MAHAI-INGURUA, ERASMUS PLUSek antolatua, DINAMo gunean

2021/03/26

UROLA IKASTOLA BHIko IKASLEAK AMETS ARZALLUZekin MAHAI-INGURUAn, MIÑAN KRONIKA LIBURUAREN GAINEAN HIZKETAN

Erasmus plus Europa mailako hezkuntza sustatzeko programan parte hartzen du UROLA IKASTOLA BHIk. Gure proiektuak Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion (“Hausnartzeko gaia: Migrarien Inklusioa Bideratzeko Europar Errezeta Liburua” bezala itzul daiteke) du izena, eta migrarien inklusioa lantzen du Polonia, Finlandia eta Siziliako beste hiru ikastetxeekin batera.
Azpeitiko UROLA IKASTOLA BHI bizi garen gizartearen ispilu da, hark bezala aniztasun handikoa. Lau kontinentetako ikasleak dauzkagu.  Hasi Georgiatik eta Mauritaniara, Boliviatik Pakistaneriano, jatorri ezberdinetako ikasleak ikasten dute batera gurean. Dozenatik gora herritatik Euskal Herrira etorriak. Horregatik lantzen dugu migrari izatearen esperientzia. Bizilekua aldatu duen pertsonaren figura lantzen saiatzen gara, haien errealitatea hurbiltzen gainontzeko ikasleei. Iragan abenduan gure ikasle migrarien egiazko testigantzak jaso genituen, eta ikasgela guztietan irakurri eta komentatu ziren. Orain berriz, Amets Arzalluz eta Ibrahima Balderen artean ondutako Miñan kronika liburuaren irkakurketa borobiltzeko, egiletako batekin mahai-ingurua ospatu zuten 50 bat ikaslek Azpeitiko Dinamo aretoan.

Eta oso ederra izan zen!

Ikusi argazkiak.

 

IKASTEN ALDIZKARI BERRIA IKUSGAI

2021/03/26

Ohiko lekuan dagoeneko ikusgai dago Ikasten aldizkariaren azken alea, 115a.

Klikatu hemen ikusteko.