Orientazioa mendian

Aste hauetan DBH 2. mailako ikasleak “orientazioa mendian” ikastaroa jasotzen ari dira, Gipuzkoako mendi federazioko adituen eta Heziketa Fisikoko irakasleen eskutik. Lehenengo 2 jardunaldietan, eguraldia lagun, primerako lana egin dute ikasleek. 

Orientazioa mendian

Urola Ikastola BHIko hainbat ikasle Finlandian dira

Otsailaren 22a, egun lasaia izan da gaurkoa. Goizean Tornioko eskola ezagutu dugu eta bertan bazkaldu ostean, Tornioko museora joan gara, Finlandiako txoko honen historia ezagutzera. Finlandiarrek diote ez duela hotzik egiten!

DBH 2. mailako ikasbidaiako zozketaren irabazlea

Otsailaren 15ean egindako ONCEko zozketan 62.306 zenbakia atera zen sarituta. Gure boletoetan azken 4 zifrak azaltzen direnez, saritutako zenbakia 2.306 izan da, eta irabazlea 2D gelako ERIK ARANBURU SANCHEZ.

ZORIONAK!!!! ARANETA JATETXEAN BAZKARI EDO AFARI EDER BAT IRABAZI DUZU BI PERTSONENTZAT!

Eroskiko plataforma logistikoko enpresara bisita

Otsailak 20an Urola BHI Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Elorrion dagoen Eroskiko plataforma logistikoko enpresara joan ginen bisita gidatu bat egitera, Enpresa Ekonomia ikasgaiko jarduera osagarri gisa.

Enpresara iritsitakoan, bilkura gela batean Giza Baliabideetako arduradunak Eroskiri buruzko azalpenak eman zizkigun eta ikasleek galderak egiteko aukera ere izan zuten. Ondoren plataforma logistikoa erakutsi ziguten, beraren funtzionamendua azalduz.

Eroski enpresari, eskainitako denboragatik eta harrera onagatik eskerrak eman nahi dizkiogu.

Greziar jainkoen karta bilduma

DBH4ko Arte Adierazpeneko ikasleek Jainko Greziarren Karta Bilduma sortu dute Adimen Artifizialeko aplikazio baten bidez: https://www.imagine.art/ . Ohiko ordenari buelta emanez, ikasleak erreferente digitaletatik abiatu dira eskuz egindako ilustrazioak sortzeko.

"Lehenik eta behin, Hefestoren ezaugarri nagusiak idatziz, Imagine-ri argazki bat sortzeko eskatu nion. Hasiera bateko argazkiak ez zitzaizkidan gustatu, orduan deskribapena aldatzen joan nintzen gustoko nuen argazki bat lortu arte."

N. A. DBH4

"Ingelesez jainkoaren izena, sinboloak, ezaugarriak, artistaren estiloa etab... hainbat froga egin ondoren, gehien gustatu zaidan irudia erabaki dut eta beste argazki batzuetatik elementu batzuk gehitu dizkiot."

M.A. DBH4

"Medusa greziar mitologiako emakume eder bat zen. Egun batean, Poseidon-ek, hau da, uraren jainkoak, eraso egin zion eta, Atenearen tenplu batera eraman ostean, bortxatu egin zuen. Ateneak gertaera hau gaizki ikusi zuen baina, gaur egungo arazo askotan ikusten den antzera, erasoa aurrera eraman zuen gizonari ez zion errurik bota eta, horren ordez, Medusari bota zion errua. Zigortzeko asmoarekin, Ateneak Medusari ilea suge batzuekin ordezkatu zion eta norbaitek begietara begiratzerakoan, harrizkoa bihurtuko zen.

Horregatik, gaur egun bortxaketen biktima diren askok, beraien indarra erakusteko eta horrelako eraso bat biziraun dutela erakusteko, Medusaren tatuajea egiten dute."

N.G. DBH4

Irudi ezberdinak marraztu ondoren, kartak Ludotipia enpresaren bitartez inprimatu dira "naipe" formatuan. 18 karta hauek bilduma txiki bat baino gehiago izan da beraientzat, izan ere jolaserako balio dute, baita greziar mitologiak oraina hausnartzera gonbidatzen gaituela jabetzeko ere.