KURTSO AMAIERAKO DINAMIKA "ARGAZKIAREKIN BAT!"

2022/06/24

Ikasturtea amaitzeko, nota banaketaren aurretik, "Argazkiarekin bat!" dinamika egin genuen gelaz gela DBHko ikasleekin.

Hona hemen egun horretako argazkiak.

2. BATXILERGOKOEN ORLA BANAKETA

2022/06/23

Ekainaren 18an 2. batxilergokoen orla banaketa egin zen ikastolako patioan. Hamaiketakoa ere bertan izan zen eta ondoren bazkaltzera joan ziren ikasle zein irakasleak.

Hona hemen egun horretako argazkiak.

ITSASOTIK ITSASORA LIBURUA DBH 1

2022/06/22

Aurtengo ikasturtean DBH1eko ikasleak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako sailaren proposamenari erantzunez, uraren inguruko liburu baten sorkuntzan parte hartu dute.
Liburuak ITSASOTIK ITSASORA du izena eta hainbat ale banatu dira ikasleen lana eskertzeko.
Ingurumen alde egin beharra dugu DENOK!!!

UROLA IKASTOLAKO I. PATATA TORTILLA TXAPELKETA

Gaurkoan, I. patata tortilla txapelketa antolatu dugu DBH ikasleentzat. DBH1 eta DBH2koek patata tortilla bat egin behar zuten osagai hauek erabiliz: arrautza, patata, gatza eta olioa. DBH 3 eta DBH 4koek 2 pisuko patata tortilla egin behar zuten nahi adina osagai erabilita. 4 edo 5 laguneko taldeak osatu dituzte.
Irabazleak zeintzuk ziren erabakitzeko bi puntu hauek hartu dira kontuan: txukuntasuna (irakasleek baloratu dute) eta aurkezpena eta zaporea (azken bi hauek ikasleek baloratu dituzte).
Maila bakoitzean sari bat eman da amaieran.

Hona hemen eguneko argazki batzuk

BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA

2022/06/20

ADI!!!

Ekainaren 20tik uztailaren 5era, BATXILERGO MATRIKULAZIO EPEA zabaltzen dela. Ikasle guztiak etorri behar dira aukerako gaiak berretsi eta matrikula egitera.

Gure ordutegia astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00.

Edozein zalantza deitu lasai 943 899 335 telefonora.