Martxoak 8 egunaren inguruko egitaraua

Oraindik emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitu beharra dagoela ikusirik, martxoak 8an Urola BHIko 1. batxilergoko Pintura ikasgaiko eta Empalabramiento taldeko ikasleek elkarlanean burututako muralak jarriko dituzte herriko plazan erakusgai. Horrez gain, hauetan oinarritutako pegatinen banaketa burutuko dute kalean.

Ikastetxean berriz, Pinturako ikasleek hitzaldiekin, bideoekin eta pegatinen banaketarekin egunaren oroigarri bezala geratuko den murala (zirkulo morea) osatzera gonbidatuko dituzte DBH eta Batxilergoko ikasleak.

Eskerrik asko egitaraua aurrera ateratzen lagundu duten guztiei, besteak beste Elkarbizitza eta Hezkidetzakoei, Dinamori eta Azpeitiako Emakumeen Txokoari.

Denon lanak balio dezala gizarte justuago baten alde aurrerapausoak egiten jarraitzeko.

Azken jeitsialdiak Candanchu aldean

Atzo ere, eguraldi zoragarriarekin, gustora ibli ziren DBH2ko bigarren taldeko ikasleak Candanchu aldean. Gaur, martxoaren 1ean, azken jeitsialdiak egin eta Azpeitirako bidea hartuko du bigarren taldeak.

Candanchuko irteerako bigarren txandako argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Izotz eskulturen lehiaketa, Finlandian

Ostegunean, otsailaren 29an, ikastetxean ikusitako pelikulen inguruan lan egin ondoren, Tornio eta Haparandako udalek antolatutako izotz eskulturen lehiaketan parte hartu genuen! Kontuan hartuta gure ikasleentzat lehenengo aldia izan zela, lan txukunak egin zituzten.

Finlandiako argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Gazte ekintzaileen azoka, LuleƄ (Suedia)

Asteazkenean, otsailaren 28an, LuleĆ„-ra (Suedia) joan ginen Tornioko lanbide heziketako ikastetxearekin batera. Bertan, gazte ekintzaileen azoka bisitatu genuen eta denbora libre pixka bat ere izan genuen ingurua ezagutzeko.

Finlandiako argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

DBH2ko bigarren txanda Candanchun

Emozioz eta elurrez leporaino betetako hiru egun igaro ondoren, DBH 2A, DBH 2B eta DBH 2C ikastaldeetako ikasleak bueltatu dira ikastetxera. 

Orain DBH 2D, DBH 2E eta DBH 2F ikastaldeen txanda iritsi da. Eskiak, eskularruak eta kaskoak jantzi, eta mendiaz eta elurraz gozatu!

Bigarren txandako argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.