Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasleekin elkartrukea

Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak Azpeitian izan ditugu aste honetan, gure ikastolarekin duten elkartrukea tarteko.
Donostia eta Bilbo bisitatu ondoren, hazpandarrek osteguna Azpeitiko DBH2ko zenbait ikaslerekin batera pasatu zuten. Udaletxean hasi zuten eguna, Nagore Alkorta alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak harrera egin baitzieten elkartrukean parte hartzen duten ikasleei. Ondoren, Gazteria Saileko hezitzaileekin jolasak egin
zituzten Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko ikasleen gidaritzapean, Azpeitiko txokoak ezagutzeko aukera izan zuten jarraian. Urola Ikastolara joan ziren gero: zuzendariaren harreraren ondoren, Hazparneko ikasleek azpeitiarrei euren herria aurkeztu zieten. Gero, denek batera Izarraizko Atean bazkadu zuten. Labur egin zaie azpeitiar zein hazpandarrei elkarrekin pasatako denbora, baina maiatzean izango dute berriro elkarrekin egoteko parada, Hazparnera bisitan joango baitira azpeitiarrak.
Azpeitiak eta Hazparnek 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, eta bi udaletako ordezkariek 1986an sinatu zuten akordioa.

 

Hedatze - programa

JARDUERA FISIKOA ETA KIROL EKINTZAK

2022-2023 Ikasturtea

Eguna/ordua: astearteak, 15:15/30etatik – 16:15/30etara

APIRILA
18 Fitness-zirkuitoa gimnasioan.
25 Palazko partiduak.

MAIATZA
2 Igeriketa edota ur-ekintzak.
9 Fitness-zirkuitoa gimnasioan.
16 Saskibaloia saioa.
23 Orientazio zirkuitoa.
30 Palazko partiduak.

EKAINA
6 Paddle-Tenisa.
13 Futbol zirkuitoa/partidua.

Izena eman nahi duenak email bat bidali hedatze@urola.eus ostiralabaino lehenago. Hemen informazioa.

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa anatomiako ikasleekin solasean

Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren baitan, JON ANDER AGIRREGOIKOA ginekologoaren bisita jaso zuten Batx1eko anatomiako ikasleek. Programa honek hainbat helburu ditu: lan mundua ikasleengana hurbiltzea, ikasleei euren gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea, ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea eta euskara eta lan mundua eskutik doazela erakustea.
Jon Ander Agirregoikoa ginekologoak azken hamarkada honetan ugalketara zuzendu du bere jakintza guztia. ART zentro ginekologikoan ari da gaur egun. Berak darabilen pedagogiak eta gauzak azaltzeko gaitasunak, ugalketa asistitura jotzen duten familiek askoz errazago ulertu eta modu atseginean lantzen dute prozesua Jon Ander Agirregoikoaren laguntzarekin.
2007. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean Ginekologia eta Obstetrizia irakaslea da. Gurutzetako Ospitaleko (Osakidetza) Ginekologia sailean aritu da eta gaur egun Quiron Ospitalean ari da lanean, Ugalketa asistentzia saileko buru, aurretik ginekologo moduan urte luzetan lanean aritu ostean.
American Society of Human Reproduction (ASRM) eta European Society of Human Reproduction and Embryology (ESHRE) erakundeetako kide da hamarkada bat baino gehiagotik.

#ReadWithEurope

#ReadWithEurope ekimenaren barruan, gaur goizean Miren Gorrotxategi izan dugu Urola Ikastolan Batxilergoko 2. mailako zenbait ikaslerekin Sotoan gordeak eleberriari buruz aritzeko.

 

Urolatik Urolara!

DBH 1Cko ikasleak bere Proiektu Komunitarioaren barruan Urola ibaia garbitzera joan dira gaurkoan.

Eguraldia lagun zutelarik burubelarri ibili dira bertan pilatutako zikinkeria kentzen eta ederki pasa dute.