ERREALITATE AREAGOTUA: aurtengo STEAM proiektua

2021eko ekaina

Errealitate Areagotuak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko asmoarekin burutu da aurtengo STEAM proiektua. Orain arte arrotza zitzaien gaia landu dute DBH3ko Ekonatura Tailerreko ikasleek, Errealitate Areagotuarena. Erreinu desberdinetako animalien ezagutzan sakontzeaz gain beraien ezagutzak besteekin partekatzeko beste modu bat erabili dute, eraiki dituzten maketak azalpen bideoekin aberastuz.

Iraurgi Berritzeni esker eskualdean errealitate areagotuaren inguruan zer lan egiten ari diren jakin ahal izan dute Elkarmediako Jose Antonio Suduperekin izaniko saioan.

Eskualdeko ikastetxeetan buruturiko STEAM proiektuen laburpenak ikusgai hemen.

DONOSTIAKO KALEAN ETA MIRAMONGO AUZOAN IBILI GINENEKOA

2021/06/16

    

Atzo, ekainaren 15a, irteera berezia izan genuen Erasmus+ programako ikasleek. Save The Childrenek antolatutako Elkarbizitzarako Errezetak proiektuko finalistak izaki, haiek gonbidatuta Donostian pasa genuen eguna. Goiz-eguerdian kalean ibili ginen: batzuk alde zaharrean gora-behera, beste zenbait Gladys-Enea parkean itzal goxoaren bila, eta Nautikoaren parean murkil egin zuenik ere izan zen.
Arratsaldez, Basque Culinary Centerrera hurbildu gintuzten. Eraikina goitik-behera erakutsi, eta ikasle batzuk bizkotxoa prestatu ere egin zuten.
Amaieran ekitaldia ospatu zen, luzetxoa aukeran, baina parre egiteko aukera ere eman ziguna.
Azkenerako nekatuta geunden denok, baina errezeta izarraren aipamena lortu ez arren, eguna ederra izan zen bere osotasunean.

 

          

Teknologia arloko lanik onenaren saria

2021/06/07

 

Elhuyar Zientzia Azokan teknologia arloko DBH 3-4 mailako lanik onenaren saria eskuratu dute Urola Ikastola BHI-ko lau ikaslek “Lur azpiko urak ateratzeko sistema” proiektuarekin. Portugalgo Mostra Nacional Portuguesa azokarako hiru akreditazio eskuratu dituzte.. Launbatean  izan zen azoka Bilboko Areatzan, eta bertan izan ziren proiektua aurkezten Urolako lau ikasleak. Lan bikaina ekipo. ZORIONAK!!!!

 

Aurkeztutako proiektuak ikusteko

 

     

Urola Ikastola BHIko ikasleak Azkue sarietan irabazle

2021/06/03

Pasa den asteartean, 2020ko Resurreccion Maria Azkue literatura sariak banatu zituzten Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan, Urola Ikastola BHIko Maria Illarramendi Uribetxeberria (DBH1) eta Irati Hierro Marcilla (DBH2) ikasleek sari bana jaso dute. Mariak lehenengo saria jaso du narrazio alorrean “Argi izpiak” ipuinarekin, eta Iratik ere 1. saria lortu du “Insomnio gauak” lanarekin, kasu honetan poesia sailean, biak ere 10-13 urte bitartekoen kategorian

Ibilian-ibilian, azkenean irabazle!

2021/05/31

Gure ikastolako ikasleak izan dira talde irabazleetako bat Save The Childrenek antolatutako lehiaketan beren Bizkotxo Marmolatua platerarekin. Ekainaren erdialdera Basque Culinary Centerrera bisita egiteko aukera izango dute proiektuan parte hartu duten ikasle guztiek, lan oso ona egin dutela eta. Eta ospea dute han ematen dituzten hamaiketakoek...  kontatuko dizuegu hurrengo batean!