Miren Gorrotxategi, "Arte[faktua]" saioan

2022/01/18

Gure ikastolako irakaslea den Miren Gorrotxategi, Urtarrilaren 15eko "Arte[faktua]" saioan elkarrizketatua izan zen.

Sotoan gordeak eleberri beltza plazaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik, Baztango udaletxeak eta (H)ilbeltza elkarteak eskainitako bekaren garaipena lortuta.

Nafarroako Viana herrian kokatuta dagoen mahasti eta ardo-upategi batean kokatu du eleberri honetako trama beltza egileak, Arduy familiaren ardandegian. Narrazioa hiru denbora-lerrotan egin du Gorrotxategik: 1989, 2009 eta 2019an, eta, beraz, atzera eta aurrera ibiliko da irakurlea korapiloa askatuko duen momentura arte. Gorrotxategiren bigarren eleberri honetan emakumezko pertsonaiek daukate tramaren pisurik handiena, zalantzarik gabe.

Hemen elkarrizketa ikusgai

2022-2023 MATRIKULAZIOA

2022/01/17

Matrikulazio aldia Urtarrilaren 17tik 28ra da.

GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOA

2022/01/14

Biologia-Geologia mintegiak, DBH 1. mailarako, gure iturrietako uraren ibilbidea hobeto ezagutzeko asmoz eta bertara bisitak egiterik ez dagoelako, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eskainitako hitzaldia antolatu du.


Hitzaldian hainbat gai landu dira, hala nola, Ibai Eder urtegiaren egitura, Edateko Uren Araztegian nola prestatzen den ura edangarria izateko (Horniketa) eta erabilitako uren garbiketa-prozesua Badiolegiko Hondakin Uren Araztegian (Saneamendua).


Bukaeran, opari gisa, motxila txiki bat jaso dute.


URA EZ DATORKIGU ZERUTIK

Hemen argazki batzuk

ALAIA JUARISTI

2021/12/18

ALAIA JUARISTIK AZPEITIKO KIROLARI ONENAREN SARIA LORTU DU!!

Joan zen larunbatean, abenduaren 18an, Azpeitiko Udalak urteko kirolari onenen sariak banatu zituen. Kirola modalitate hainbatetan aritzen diren kirolarien artean oroigarriak banatu ondoren, Urteko Kirolaria saria, emakumeetan, gure ikastetxeko ALAIA JUARISTIri eman zioten.

Ikaragarrizkoa da aurten egiten ari den ahalegina eskia eta ikasketak dotore aurrera eramateko, baina Alaia dagoenenko hasi da lanaren fruitua jasotzen. Hauek dira lorpen aipagarrienak:

* 2021 eko Espainiako txapeldun U18 kategorian eta patinatzaile estiloan
* 2021 eko Espainiako azpitxapeldun U18 kategorian eta klasiko estiloan
* Aurten, bestalde, Frantzia, Suitza eta Finlandian lehiatu da. Frantzia eta Finlandian Cataluinako errendimendu altuko taldearekin eta Suitzan Espainiako selekzioko jarraipen taldearekin.
* Suitzan Europako Kopan lehiatu da gainera junior mailan berak baino bi urte gehiago dituzten eskiatzaileen aurka.

Mila kilo zorion Alaia... eta eutsi goiari!!!