Euskal CONFINT 2024

Maiatzaren 15ean gure ikastetxeko IRAES21eko ordezkariak EUSKAL CONFINTean egon ginen. Urdaibaiko Ekoetxean, mundu mailan kezkatzen gaituzten gaiak lantzeaz gain, tailer desberdinak izan genituen, eta jende berria ezagutu genuen. Madariaga Dorretxea zoragarria da eta natura-ingurune ederraz gozatzeko aukera izan genuen.

Sobronera irteera

Maiatzaren 8an eta 9an, DBH 3.mailako ikasleak, Sobronera joan ginen. Kurtso bukaera ondo ospatzeko modu onena! Paint ball, kayak eta tirolinetan ibili ginen! Neka-neka eginda bukatu genuen baina zer ondo pasa genuen!!!!

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.

 

Mural ederrak Euskararen alde Urola ikastolako sarreran Pinturako ikasleen eskutik

Ikasturtea bukatzeko, Urola Ikastolako 1. Batxilergoko Pinturako ikasleek erronka handiari egin diote aurre.

Euskara hauspotzea helburu duen murala egiteko proposamena iritsi zitzaien Euskara normalizazioko kideen aldetik.

Horretarako, sarrerako horma desberdinak erabiliz EUSKARAZ hitzaren dimentsio handiko anamorfosia (tokiaren arabera, irudi itxuragabea eta nahasia edota erregularra eta ulergarria ikusten den pintura/marrazkia) burutu dute. Horrez gain, ikasleek beraiek diseinatutako irudiekin sarrerako zutabeak margotu dituzte.

Proiektu honekin euskararen alde apustua egitearekin batera sarrerako espazioa edertzea lortu dute. Prozesuaren argazkiak eta azken emaitzaren bideoa ikusgai dituzue.

Bukatzeko, eskerrak eman Euskara normalizaziokoei, zuzendaritzari, Urbistondo margoak dendari eta bereziki gogotsu lan egin duten Pinturako ikasleei.

Kristalizazio Lehiaketan

Gaur, maiatzaren 17a, 4.DBHko ikasleak Zientzia eta Teknologia fakultatean izan den Kristalizazio Lehiaketan parte hartu dute. Ez dute saririk irabazi baina esperientzia polita bizi izan dute bertan.

DBH1erako ihes-gelak

Batxilergoko 1.mailako IKT ikasgaian, sareetako segurtasuna eta sare sozialen arriskuen inguruan, DBH1erako ihes-gelak sortu ditugu.

Taldeetan bildu eta gela bakoitzerako ihes-gela bana sortu genuen. Maiatzaren 9an, ostegunean, gure lanak aurkeztera Perdillegi eraikinera joan ginen. DBH1eko ikasleak gustora aritu ziren gure ihes-geletatik irteten.

Gure ihes-gelekin ausartzen baldin bazarete bertan dituzue! Animatu eta saiatu ihes-gelatik ateratzen!

IKT - BATX1 ikasgaiko ikasleak.