Elkarrekin Eraikitzen ekitaldia

Atzo ekainak 13, DBH4-ko Ekonomia eta Ekintzailetza eta Prestakuntza eta Orientazio Pertsonal eta Profesionaleko ikasleen ordezkaritza batekin Azkoitian izan ginen Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan eginiko lana aurkezten.

Ekitaldi honetan Azpeiti eta Azkoitiko bost ikastetxeetako ordezkariez gain, bi herrietako udal ordezkariak eta proiektuan parte hartu duten hainbat eragileetako partaideak bildu ginen.

Bejondeiela gure ikasleei!!!

STEAM 2023-2024 TXITANBRIATION proiektua

Urola ikastolako mintegi ezberdinetako irakasle askoren laguntza eta dedikazioa ezinbestekoa izan da proiektu hau aurrera eramateko. Aldi berean, prozesu guztian protagonistak izan diren maila ezberdinetako hainbat ikaslek ordu dezenteko dedikazioa eta lan eskerga egin behar izan du proiektuaren garapenean.

Nahi baino buruhauste gehiago jaso eta beste horrenbeste sorpresa onen ondoren azken hilabetean, ikastolako errutina ulertzen ez duten kide berriak izan ditugu Urola Ikastolan, Kilometro zeroko TXITOAK.

Jarraian, ikasturte osoko lanaren emaitza biltzen duen laburpen bideoa duzue ikusgai. Teknologiako mintegiaren izenean mila esker parte izan zareten guztioi.

BioGeo-ko erakusketa

Gaur, ekainak 13, BioGeo-ko maila guztietako ikasleen lanen erakusketa antolatu dugu idazkaritza aurrean.

Animatu zaitezte eta etorri erakusketa ikustera!

ZIMAT azoka

2024/06/12

 “Azpeitiko Urola Ikastola BHI”-ko Kimika, Biologia eta Teknologiako ikasleak eurek egindako proiektuak aurkezten izan dira ZIMAT azokan. Eguraldiak lagundu ez duen arren, lan oso dotoreak aurkeztu dira.

Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.

Baratza egokitzen

Eko-ordezkariak, DBH 4Akoak eta Ekonaturako ikasleak baratza egokitzen eta bi eremu berri sortzen aritu dira. Izan ere, DBH1.mailako ikasleek ikastaro bat egingo dute bertan ekainak11 eta 13an Kimubat-eko Aitziberrekin.