Erresuma Batuari buruzko saio kulturalak

DBH 1. eta 2. mailako ikasleek Erresuma Batuari buruzko saio kulturaletan parte hartu zuten atzo. Burlington argitaletxetik Mark bristoldarra etorri zitzaigun ikastetxera, eta gure ikasleek hainbat bitxikeria ikasi eta beraien ingelesa praktikatu zuten berekin.
We had a great time!

 

Cambridge azterketak gure ikastetxean

Ekainaren 24an KET, PET eta FCE azterketak egingo dira Urola Ikastola BHIn.

Matrikula egiteko epea maiatzaren 2an bukatzen da.

Informazio gehiago webgune honetako "Cambridge English" atalean.

Ikastolak, Santa eskean aurten 30 urte

Duela 32 urte atera ginela lehenbizikoz eta, COVID urteetako etenaldiaren  ondoren (2 urte), aurten berriro kalean eskea egitera goaz, 30. aldia hain zuzen.  Sanjuandegitik talde bat eta alde zaharretik beste bat 11:00tatik 13:00ak bitartean, azkena anbulategi aurrean.

Zozketaren zenbaki sariduna

San Sebastian egunean burutu zen ONCE zozketarekin batera, gure ikasleek Candanchura egingo duten irteeraren zozketaren zenbakia atera zen.
ONCEk burututako zozketan irtendako zenbakiaren azken 4 zifrak hartuta, 8.785 zenbakia dugu saridun.
Zorionekoak izan bazarete, jarri gurekin harremanetan 943 89 93 35 zenbakian.

Drogomenpekotasun eta adikzioen prebentziorako saioak

Gure ikasleak, maila guztietan, DBH1 etik 2.BATXILERGOra Drogomenpekotasun prebentzioa eta arriskuak murrizteari buruzko prestakuntza jasotzen ari dira Hazkundetik. Hilabete guztian zehar Hazkundeko adituak gure ikasleekin lanketa sakona egiten ari dira gaiari guruz.