Azken jeitsialdiak Candanchu aldean

Atzo ere, eguraldi zoragarriarekin, gustora ibli ziren DBH2ko bigarren taldeko ikasleak Candanchu aldean. Gaur, martxoaren 1ean, azken jeitsialdiak egin eta Azpeitirako bidea hartuko du bigarren taldeak.

Candanchuko irteerako bigarren txandako argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Izotz eskulturen lehiaketa, Finlandian

Ostegunean, otsailaren 29an, ikastetxean ikusitako pelikulen inguruan lan egin ondoren, Tornio eta Haparandako udalek antolatutako izotz eskulturen lehiaketan parte hartu genuen! Kontuan hartuta gure ikasleentzat lehenengo aldia izan zela, lan txukunak egin zituzten.

Finlandiako argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

Gazte ekintzaileen azoka, LuleƄ (Suedia)

Asteazkenean, otsailaren 28an, LuleĆ„-ra (Suedia) joan ginen Tornioko lanbide heziketako ikastetxearekin batera. Bertan, gazte ekintzaileen azoka bisitatu genuen eta denbora libre pixka bat ere izan genuen ingurua ezagutzeko.

Finlandiako argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

DBH2ko bigarren txanda Candanchun

Emozioz eta elurrez leporaino betetako hiru egun igaro ondoren, DBH 2A, DBH 2B eta DBH 2C ikastaldeetako ikasleak bueltatu dira ikastetxera. 

Orain DBH 2D, DBH 2E eta DBH 2F ikastaldeen txanda iritsi da. Eskiak, eskularruak eta kaskoak jantzi, eta mendiaz eta elurraz gozatu!

Bigarren txandako argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Tornio, Finlandia

Asteartean, Antti Hasse zuzendari finlandiarra izan genuen gure artean eta dokumentalei buruz masterclass eman ondoren The Master Brewer dokumentala ikusi genuen eta gure zalantzak eta galderak erantzun zizkigun.

Bazkaldu ondoren Tornioko parke batera joan ginen eta bertan neguko hainbat ekintza burutu genituen.

Finlandiako argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.