Herri kirolaz gozatzen

Gaur goizean Izarraitz pilotalekuan Azpeitiko beste ikastetxetako kideekin batera DBH1 eta DBH2-ko ikasleek Herri kirolez gozatzeko aukera izan dute. Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideen eskutik, lokotxak, ingudea, giza proba, txingak, zaku lasterketa eta harrijasotzea frogatu dituzte. Bikain moldatu dira gure gazteak!

Urola-Bilbo-Leioa garraioa

Hurrengo urtean Bilbo inguruan egin behar dituzu zure ikasketak? Agian interesatuko zaizu informazio hau...

Beldurrezko fanzineak

DBH 1. mailako ikasleek, Euskara eta Plastika irakasgaietan, beldurrezko komikiez osatutako fanzineak sortu dituzte. Pailazo, espiritu, zonbi, hilerri eta misterioz betetako istorioak asmatu dituzte. Eskuragarri egongo dira beheko sarreran, mahai eta sofen ondoko aldizkaritegian.

Euskarazko ikus-entzunezkoen zerrenda

Udako oporrak ate joka ditugun honetan, zuen seme-alabei jartzeko/gomendatzeko euskarazko ikus-entzunezkoen zerrenda bat proposatzen digute Azpeitiko Euskara Mahaitik.

Euskarazko ikus-entzunezkoen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.

Oinatz-Urrestilla-Urola ibilbidea

Gaur, ekainaren 17a, DBH2.mailako ikasleak Oinatz-Urrestilla-Urola ikastola ibilbidea egin dute mendiz. Giro bikainarekin kurtsoko azken astea ondo hasteko.

.