TRAKAMATRAKA

2021/02/12

Joan den ostiralean, otsailak 12an DBH1ko ikasleak Trakamatrakako Jon Urrutiak zuzenean zein aurrez prestatuta ekarri zituen musika tresnekin sortutako soinu desberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Birziklatutako material desberdinak erabiliz sortutako musika tresnak ziren. Armeniako duduk-aren soinua gogorarazten zuen mangera eta ureztagailuz egindako musika tresna, gitarra elektriko baten bihurtutako patinete edo aitzurra edota Lacasitos poteak erabiliz eraikitako bansuria esaterako.

Musika birziklapenarekin, sormenarekin eta musika-aniztasunarekin batzen ditu Trakamatrakaren proiektuak.

Musika ulertzeko, barneratzeko eta sentitzeko modu berri bat irakatsi zigun.

Eskalada DBH1eko ikasleak

2021eko urtarrila

DBH 1.mailako ikasleak eskalda ikastaro bat egin dute Azpeitiko Kiroldegian. Gipuzkoako Mendi Federazioko irakasleen ardurapean, lokarriak egiten ikasi, segurtasun teknikak ikusi eta zailtasun ezberdineko paretak igo dituzte.

Esperientzia bikaina izan da!

MIGRARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2020/12/1

Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion

MIGRARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Zertan datza proiektua :

Erasmus plus Europar Batasunak hezkuntza sustatzeko, gazteen formakuntza eta kirola sustatzeko duen programa oso indartsu bat da. Gure ikastolak parte hartzen du proiektu batekin Erasmus Plusen.

Proiektuak Food for Thought: a European Recipe Book for Migrant Inclusion (“ Hausnartzeko gaia: Migrarien Inklusioa Bideratzeko Europar Errezeta Liburua ” bezala itzul daiteke) du izena, eta migrarien inklusioa lantzen du beste hiru herrialdeetako ikasleekin batera (Polonia, Finlandia eta Siziliako hiru ikastetxe).

Nahiko buruhauste baditugu jarduerak garatzeko pandemia dela eta, baina oztopoak oztopo, ari gara lanean.

Migrariaren Nazioarteko Egunaren harira, zerbait berezia nahi genuen egin.

Gure ikasleetako zenbaitekin, migrari diren edo famili migrarietakoak diren ikasleekin bildu ginen. Migrazioaren fenomenoa etxean bizi (izan) dutenekin. Euren esperientziaz hitz egin ziezaguten nahi genuen. Hizketaldi haietatik atera zen euren lekukotasunak bildu eta erabiltzeko ekimena.

Testu laburrak eskatu genizkien. Idatzi labur baina indartsuak, euren bizipen, oroitzapen, gertakari eta etorkizuneko nahiak jasoko lituzketenak.

Errealitate mingots eta gordinak bildu genituen, baita oroitzapen gozoak eta borondatez burdinazkoak ere: gerratik ihes egin beharra, amarengandik urteetarako banatu beharra, zailtasun ekonomiko edo linguistikoak… baina baita aurrera egiteko erabaki irmoa ere.

Gaur, UROLA IKASTOLA BHIko ikasle bakoitzak horietako bat aurkitu du bere idazmahaiaren gainean. Eta klasean gogoeta egiteko aukera izan dugu denok.

Zinez benetakoa izan da. Benetan ederra.

IZARRAITZ HANDIA DA GERO!

2020-12-17

Mendi buelta handia egin zuten abenduaren 17an, ostegunez, Batxilergoko 2. mailako geografia ikasgaiko hogeitaka lagunek.

Azpeitiar zein Beizamatarrentzat paraje berriak ziren gainera Erlorainokoak, Zestoa aldetik abiatu ginenez. Haraino autobusez joan ginen, eta gailurretik behera Azpeitira jaitsi. Keratxoak han eta hemen egin ziren, Erdi Aroko jauregi eta burdinolen arrastoen aurrean, adibidez.
Gailurrean, haizerik gabe eta ikusmira ezin ederragoarekin mokadua jan, eta behera.

Mendian aurkitu genituen ikazkinen jaiotetxe eta txondor-plazak, elurzulo eder bat, kanpoko espezieen zuhaitz landaketa nahiz bertako basoak, eraitsita artzai txabola zenbait, eta teilatu berrituarekin bakarren bat ere bai.
Ehiztari eta astoak ere gure ibileran gurutzatu genituen.

Hala ere, mangaziorik ez dute ikasleek, ezetz esan digute behintzat. Irakasleak berriz, ebaki ebaki eginda zeuden arratsaldean.

Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.

GURE ETXEETARA IRISTEN DEN URA (DBH 1)

2020-12-14

Baliabide naturalen artean baliotsuenetarikoa eta beharrezkoenekoa dugu ura.
Egunero etengabe erabiltzen dugu ura; baina, gure etxeetara iristen den ura nondik datorren eta zer prozesuren bidez ziurtatzen den ona dela edateko jakin nahi genuen.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eskaintzen dituen bisita gidatuen ordez, aurrez aurreko hitzaldiak antolatu dira. Aste honetan, Ingurumen-hezitzaile adituak Uraren hornidura (urtegia eta edateko uren arazkerta) landu du eta urtarrilean, Hondakin-uren arazketari buruzko saioa eskainiko die uraren ziklo artifiziala osatzeko.