Giza eta gizarte zientzien batxilergoa

Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoak bi ikasturte ditu. Ekonomia, gizarte eta giza jakintzetako esparru zabala hartzen du Giza eta Gizarte Zientzietako modalitateko batxilergoak eta bai unibertsitate ikasketetarako, bai lanbide hezkuntza zikloetarako prestakuntza ematen du. Honetarako, egitura malgua eta irekia eskaintzen die ikasleei, unean uneko ibilbide egokiak aukera ahal izan ditzaten. Irteera hauek hiru esparru handitan multzoka daitezke, orokorrean: historia eta gizarte giroko ikasketak, hizkuntza girokoak eta ekonomia-enpresa girokoak.