UROLA IKASTOLA BHI eta ES020 Lacunza ih (Cambridge English Azterketetako zentro aztertzailea) elkarlanean KET, PET eta FCE ingeles azterketak ikastetxean egingo dira.
Azterketa hauek zuen seme-alabek ikasten duten ikastetxean bertan egiteak zenbait onura dakartza:
- “for school” delako bertsioa, zuen seme-alaben adinerako egokiagoa.
- Azterketak euren ingurunean eta ikaskideekin egitea.
- Talde murriztuak.
Noski, azterketa hauek egitea norberaren erabakia izanik ere, zuen seme-alaben etorkizunerako ziurtagiria lortzea oso interesgarria delakoan gaude gu.
Zuen edozein zalantza argitzeko prest gaude cambridge@lacunza.es epostan edo 943 46 47 00 telefonoan.