Ikasbidaiaren kronika: Paris 2024

Parisera joan nintzen Urola Ikastolatik ikasbidaia ospatzera. Maiatzaren 21etik maiatzaren 23rarte egon ginen egun paregabeak pasatzen.

1. eguna: Iristea, Eiffel Dorrea eta Trokadero ezagutzea

Azpeitian hartu genuen autobusa 10:20an eta zuzenean Bilborantz abiatu ginen. Loiu aireportuan 13:20an geneukan hegazkina. Charles de Gaulle aireportura iritsi ginen eguardian, airean zirrara nabaritzen zen. Maletak jaso ondoren, autobusa hartu genuen eta gure hotelera abiatu ginen.

Hotelean gure gauzak utzi genituen eta hurrengo helburua Eiffel Dorrea bisitatzea zen. Lehen mailaraino igo ginen, hiriaren ikuspegi panoramikoaz gozatzeko. Ondoren Trokaderora joan ginen, Ladybug-en plaza bezala ezagutzen den plazara, hau oso gertu dago dorretik. Bertatik ere bista ikaragarriak zeuden herriko leku egokiena delako Eiffel Dorreari argazkiak ateratzeko, beraz, talde argazkia ateratzeko aprobetxatu genuen.

Egunarekin amaitzeko irakasleek denbora librea utzi ziguten 21:30etatik 23:00ak arte afaltzeko eta gero hotelerantz bueltatu ginen.

2. eguna: Disneyland

Bigarren egunean, goizean goiz autobusa hartu eta Disneyland-erantz abiatu ginen, guztioi bidaia oso luzea egin zitzaigun. Disney-ra goizeko 9:00etan iritsi ginen, irakasleak azalpenak eman zizkiguten eta egun osoa libre utzi ziguten. Jolas parkeak hainbat zati zituen eta zona bakoitzak gai desberdin bat zuen oinarri. Atrakzio askotan ibili ginen: horien artean, Iron Man, Crush's Coaster eta Autopia. 23:00etan argien ikuskizuna ikusi genuen eta larrituta autobusera joan ginen lasterka. Zorionez, ordurako iritsi ginen.

3. eguna: Louvre Museoa eta Garaipen Arkua

Hirugarren egunean, Louvre Museora joan ginen. Museora ez ginen sartu, kanpoko kristalezko piramideak ikustera joan baiginen, denboraz justu genbintzalako. Denbora oso azkar pasatu zitzaigun eta konturatu ginenerako itsasontzira joan beharra izan genuen. Itsasontzitik hainbat monumentu eder ikusi genituen horien artean, “Statue of Liberty”ren kopia bat eta Alexandro III.aren zubia.

Paris agurtzeko, Garaipen Arkua falta zitzaigun bisitatzeko, ilaran hainbeste denbora pasa ondoren iritsi zen gure txanda. Gainera igotzeko eskailerak igo genituen, goitik Parisko Panteoia bikain ikusten zen. Jeitsi ondoren, metroa hartu eta zuzenean hotelera joan ginen maletak jasotzera. Autobusa bertan zain geneukan, sartu eta berriz ere Parisko aireportura joan eta hegazkina hartu genuen. Oso nekatuta Bilbora iritsi ginen.

Gehiena gustau zitzaidana Disney izan da, denbora libre asko utzi zigutelako eta atrakzio itzelak zeudelako. Honek betirako oroitzapenak utzi zizkidan, eta hiri liluragarri horretara itzultzeko irrikan nago.

DBH4.mailako Sorkuntza Digitaleko ikasleak.