Mural ederrak Euskararen alde Urola ikastolako sarreran Pinturako ikasleen eskutik

Ikasturtea bukatzeko, Urola Ikastolako 1. Batxilergoko Pinturako ikasleek erronka handiari egin diote aurre.

Euskara hauspotzea helburu duen murala egiteko proposamena iritsi zitzaien Euskara normalizazioko kideen aldetik.

Horretarako, sarrerako horma desberdinak erabiliz EUSKARAZ hitzaren dimentsio handiko anamorfosia (tokiaren arabera, irudi itxuragabea eta nahasia edota erregularra eta ulergarria ikusten den pintura/marrazkia) burutu dute. Horrez gain, ikasleek beraiek diseinatutako irudiekin sarrerako zutabeak margotu dituzte.

Proiektu honekin euskararen alde apustua egitearekin batera sarrerako espazioa edertzea lortu dute. Prozesuaren argazkiak eta azken emaitzaren bideoa ikusgai dituzue.

Bukatzeko, eskerrak eman Euskara normalizaziokoei, zuzendaritzari, Urbistondo margoak dendari eta bereziki gogotsu lan egin duten Pinturako ikasleei.