DBH 1. mailako ikasleak eskalatzen

Urteroko legez gabonen osteko urtarrileko aldaparekin bat, Urola ikastolako ikasleak Azpeitiko kiroldegiko rokodromoan eskaladako hastapen ikastaroa burutu dute. Gipuzkoako mendi federazioko Aitzol eta Oxelen gidaritzapean, lokarriak egiten, segurtasun neurriak zaintzen eta eskalatzeko teknikak ikasi dituzte.

Heziketa Fisikoko mintegiak antolatutako irteera honetan gustora ibili dira gure ikasleak.

Hementxe talde ezberdinen irteerako argazkiak!