Urola Ikastola BHIko ordezkaritza Alemanian da

Urola Ikastola BHIko zenbait lankide Alemanian izango da egunotan, Aachengo St Leonhard Gymnasium institutuak gonbidatuta. Erasmus+ programaren barruan kokatzen da lankidetza aste hau. Helburua, ikastetxe horretako eta inguruko beste batzuetako elkarbizitza ereduak aztertzea da. Gure ordezkariek, ikasleek alemaniako institutuetako hezkuntza komunitateetan dituzten parte hartze aukerak ere landuko dituzte irakasle, orientatzaile eta zuzendaritzako kide alemaniarrekin batera. Ikusi eta ikasitakoa gurera ekarri eta gure egunerokoan arreta hobeagoa emateko bisita erabilgarria izango da.