Santa Eske eguna 2024

Hilaren bian kandelariyo

Bostian Santa Ageda,

Usadiyua galdu ez dedin,

Kantari gatoz atera!

Ostiral goiz hasierako euri-langarrak ez gintuen kokildu, eta aurten ere atera gara DBH1eko ikasleak Santa Eskean.

Ikastolako frontoian ohiko bertsoak eta koplak abestu ondoren, trikitilari eta pandero jotzaileen erritmora abiatu ginen Azpeitiko kaleak alaitzera. Irrintziek eta oskolen eta adarren orroek deitu zuten herritarren arreta, eta makilen kolpeek esnatu zuten ama lurra.

31.ena izan da aurtengoa, eta huts egin gabe, hurrengo ikasturtean jarriko diogu 3koari segidan 2koa.

 

Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen