Ekonomia eta Prozesuak - BATX2

Iraurgi Berritzenen (gure eskualdean dagoen garapen eta berrikuntza agentzia ) xedeetako bat ikasleak sentsibilizatzea da etorkizunean ekintzaile izan daitezen.

Horren harira, ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA PROZESUAK irakasgaian, Azpeitiko Alex Silva ekintzailea etorri da, Baskey Rentals enpresaren sortzailea (pisu turistikoak kudeatzen ditu bere osotasunean).

Ekintzaileak bere esperientzia azaldu, ikasleek ekintzaileei galderak egin eta azkenik ikasleek ere beraien proiektuen aurkezpenak egiteko aprobetxatu dugu egitasmo interesgarri hau.