Hausnarketa saioak GEROLANen eskutik

DBH 4. mailan dauden ikasleei iritsi zaie etapa amaiera eta horrekin batera, erabakia hartzeko unea. Asko dira gure artean geratuko diren ikasleak Batxilergoaren bidea hautatu dutelako. Baina badira Lanbide Heziketa buruan daukatenak eta beste hezkuntza zentro batera aldatuko direnak. Azken hauei erabakia hartzen laguntzeko hainbat ekintza egingo ditugu hemendik ikasturte amaierara arte.

Ekintza horietako bat urtarrilak 23an izan dute: GEROLANen (Iraurgi Berritzen) eskutik hausnarketa saioak egin dituzte. Zein da nire iparra? non ikusten naiz 5 urte barru? zer dut gustoko? bezalako galderei erantzuna aurkitzen saiatu dira. Ea lagungarria zaien!