Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasleekin elkartrukea

Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak Azpeitian izan ditugu aste honetan, gure ikastolarekin duten elkartrukea tarteko.
Donostia eta Bilbo bisitatu ondoren, hazpandarrek osteguna Azpeitiko DBH2ko zenbait ikaslerekin batera pasatu zuten. Udaletxean hasi zuten eguna, Nagore Alkorta alkateak eta Aitor Bereziartua zinegotziak harrera egin baitzieten elkartrukean parte hartzen duten ikasleei. Ondoren, Gazteria Saileko hezitzaileekin jolasak egin
zituzten Izarraitz pilotalekuan. Azpeitiko ikasleen gidaritzapean, Azpeitiko txokoak ezagutzeko aukera izan zuten jarraian. Urola Ikastolara joan ziren gero: zuzendariaren harreraren ondoren, Hazparneko ikasleek azpeitiarrei euren herria aurkeztu zieten. Gero, denek batera Izarraizko Atean bazkadu zuten. Labur egin zaie azpeitiar zein hazpandarrei elkarrekin pasatako denbora, baina maiatzean izango dute berriro elkarrekin egoteko parada, Hazparnera bisitan joango baitira azpeitiarrak.
Azpeitiak eta Hazparnek 1983an hasi zituzten senidetzeko harremanak, eta bi udaletako ordezkariek 1986an sinatu zuten akordioa.