Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa anatomiako ikasleekin solasean
Ikas2deak Hezkuntza 2.0 programaren baitan, JON ANDER AGIRREGOIKOA ginekologoaren bisita jaso zuten Batx1eko anatomiako ikasleek. Programa honek hainbat helburu ditu: lan mundua ikasleengana hurbiltzea, ikasleei euren gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea, ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea eta euskara eta lan mundua eskutik doazela erakustea.
Jon Ander Agirregoikoa ginekologoak azken hamarkada honetan ugalketara zuzendu du bere jakintza guztia. ART zentro ginekologikoan ari da gaur egun. Berak darabilen pedagogiak eta gauzak azaltzeko gaitasunak, ugalketa asistitura jotzen duten familiek askoz errazago ulertu eta modu atseginean lantzen dute prozesua Jon Ander Agirregoikoaren laguntzarekin.
2007. urtetik Euskal Herriko Unibertsitatean Ginekologia eta Obstetrizia irakaslea da. Gurutzetako Ospitaleko (Osakidetza) Ginekologia sailean aritu da eta gaur egun Quiron Ospitalean ari da lanean, Ugalketa asistentzia saileko buru, aurretik ginekologo moduan urte luzetan lanean aritu ostean.
American Society of Human Reproduction (ASRM) eta European Society of Human Reproduction and Embryology (ESHRE) erakundeetako kide da hamarkada bat baino gehiagotik.