Erasmus+

Joan den martxoaren 14an hasita, finlandiar administraziopeko Sápmi edo Laponian daude gure ikastolako 15 ikasle, bi irakaslek lagunduta.
Erasmus+ programaren barruan zinema eraldaketa sozialerako erraminta gisa erabili nahi duen proiektu bat ari dira garatzen lankidetzan Urola Ikastolako eta  Tornion Yhteislyseon Lukio ikastetxeko ikasleak. Proiektuak honela du izena:  EUROPE ON THE SCREEN: eKIN. Cinema as a Driving Force for Social Change
Guztira 10 eguneko egonaldia egingo dute ikasle zestoar eta azpeitiarrek Tornion, eta apirilean finlandiarrak izango ditugu bixitan beste horrenbeste egunez.

Denetariko jarduerak ari dira garatzen egunotan ikasleak: samien eskualdean film ekoizpenak sustatzen dituen elkarteko arduradunekin bildu, zine-forum jarduerak egin, museoak eta hiriak bisitatu, lerekin jolastu... dena dela, familia finlandiar baten etxean astebete pasatxoan bizitzeko aukera da agian denetan bizipen berezi eta aberasgarriena.

Ikasleak elkartrukearen gaineko xehetasun zenbait jasoaz ingelesez idatzitako eta argazki zenbaitekin lagundutako eguneroko bat ari dira osatzen. Webgune honetako Proiektu Europarrak atalean klikatuta, denak irakurgai izango ditu nahi dituenak.

Ea interesgarria suertatzen zaizuen.