“Batxilergoa eta gero zer?”

  • 2022/11/18 |

Kaixo 2.batxilergoko ikasleen guraso!
Ikasturte hasieran “Batxilergoa eta gero zer?” saioa jaso zuten, eta jada ia guztiek izan dute bakarkako elkarrizketa.Abenduan zehar unibertsitate desberdinetako informazio saioak izango ditugu ikastetxean. GEROLAN en bitartez hausnarketa saioak ere izan dituzte, euren erabakian laguntzeko eta euren ekintza plana diseinatzeko.
Eta orain zuengana doa gonbidapena: Azaroaren 23an 18:00etan gurasoontzako informazio saioa izango duzue ikastetxean. Atxikita bidaliko dizuet saioan azalduko dudanaren jarraipena egiteko powerpointa. Saio orokor honez gain norbaitek nirekin hitzordua nahiko balu, idatzi iosinalde@urola.eus era eta jarriko dugu hitzordua.
Besterik gabe eta zuentzat saioa argigarria izango delakoan.