UROLA IKASTOLAKO I. PATATA TORTILLA TXAPELKETA

Gaurkoan, I. patata tortilla txapelketa antolatu dugu DBH ikasleentzat. DBH1 eta DBH2koek patata tortilla bat egin behar zuten osagai hauek erabiliz: arrautza, patata, gatza eta olioa. DBH 3 eta DBH 4koek 2 pisuko patata tortilla egin behar zuten nahi adina osagai erabilita. 4 edo 5 laguneko taldeak osatu dituzte.
Irabazleak zeintzuk ziren erabakitzeko bi puntu hauek hartu dira kontuan: txukuntasuna (irakasleek baloratu dute) eta aurkezpena eta zaporea (azken bi hauek ikasleek baloratu dituzte).
Maila bakoitzean sari bat eman da amaieran.

Hona hemen eguneko argazki batzuk