URBIA DBH 1

  • 2022/05/11 |

Ikasleen idazlana egun horretako nondik norakoak azaltzen:

"Goizeko 8:30etan, autobusa hartu genuen Arantzazura joateko; bertatik, igoera hasi genuen Urbia-ra. Igoeran, paisaia natural ederrak ikusi genituen, basoak, zelaiak, zuhaitzak… Ez zen oso igoera gogorra izan, eta ordubete azpitik igo ginen.
Goian, Urbiko goi lautadan, hamaiketakoa egin eta tartetxo bat jolasten jardun ondoren, beste tontor batzuetara igotzen ibili ginen; hala nola, Zabalaitz igo eta jaitsi genuen, gailur honetan, 2 sai haundi ikusi genituen. Gerturatzen saiatu ginen beraiek zeuden tontorrera, baina ihes egin zuten. Oso handiak ziren; hegoak zabaladuta, 2 metro inguru neurtuko zuten. Beste tontor batera igotzen ari ginela, orkatz izu bat ere, ikusi genuen. Puntan, atseden hartu ondoren, behera, Arantzazura abiatzea erabaki genuen; bidean, beste bide bat hartu genuen eta nahiz eta galdu ginela pentsatu; ez zen horrela izan, irakaslearen laguntzaz baso batetik jaitsi ginen. Ondoren autobusean sartu ginen eta Azpeitira abiatu ginen bueltan."

Hona hemen argazki batzuk