Aranzadi zientzia elkartekoak Urolan

  • 2022/05/05 |

Aranzadi zientzia elkarteak eskainita, DBH 4.mailako ikasleek, Memoria historikoari buruzko ikastaro bat jaso dute. Historiako ikasgaian, II.Errepublika eta Gerra zibila landu dituzte eta gure bailaran herritarrek garai hauetan jasandakoen berri eman diete, Aranzadiko Jone eta Iraitzek.
Saio hauek, historia beste ikuspuntu batetik ezagutzera bultzatu dituzte. Bertan, Aranzadiko bi zientzialariek, II.Errepublika eta Gerra zibila gertuagotik irakatsi diete, hau da, Azpeitian eta gure bailaran nola bizi izan zituzten egoera gogor haiek.
Historiako klaseetan gai hauek landu zituztenez ekintza hau burutu aurretik, ikastaroari hasiera emateko laburpen txiki batekin hasi ziren ikasleak kokatzeko; jarraian talde txikiak egin eta lanari ekin zioten.
Lan honetan, talde bakoitzari, garai haietako Azpeitiar baten kasua banatu zieten: Pertsona bakoitzaren artxibuak, fitxa polizialak, epaiketetako deklarazioak eta beraien bizitzari buruzko hainbat dokumentu. Hori guztiarekin, pertsona horien gertakari eta historioa inbestigatu zuten, ondoren, beraien gelakideei azaltzeko. Testigantza batzuen hainbat bideo ere ikusi zituzten eta oso unkigarriak iruditu zitzaizkien.
Era desberdin batean hainbat gauza ikasi dituzte, baina, gehienbat garai hartako egoera zailaz kontzientziatzen lagundu zieten. Ez daukate dudarik, ekintza hau egin izanak, pena merezi izan zuela.