Ezkuztako Haitzuloa

  • 2021/10/15 |

Gaur Ezkuzta haitzuloaren barrenak bisitatu ditugu. Ezkuztakoa, Azpeitiako harrobiaren ondoan dagoen haitzulo zoragarri bat da. Bisita honekin erliebe karstikoa aztertu nahi izan dugu, kareharriaren disoluzioaz sortzen den modelaketa berezia. Disoluzio hau konprobatzeko esperimentu labur bat egin dugu ere. Gainera, paisaia atlantikoko elementuak aztertzeko aukera eman digu, "bocage" eta "terrazak" gertutik ikusi baititugu.

Haitzuloaren atarian bi taldetan banatu gara bertan barneratzeko, bide konplexu eta estu bat zeharkatu ondoren bi galeria aurkitu ditugularik. Bertan, Xoxote aldetik etortzen den ura aurkitu dugu putzu batean. Esperientzia polita izan bada ere, batzuentzat nekagarria eta klaustrofobikoa izan da. Hala ere, errepikatzeko moduko irteera!!

Hemen argazki gehiago ikusgai