Azpeitiko harresi, portale, kale eta jauregien izena eta izana

  • 2021/10/08 |
  • Roman Artano

Dozena bat pasatxo gazteren lerdenak eta haien algarek ikusmin apur bat sortu dute urriaren 7ko goizean alde zaharrean mandaturen bat egitera atera edo eguneko estraineko kafeaz gozatzen ari zirenen artean. Azpeitiko alde zaharrean dauden ondare artistikoaren zenbait ale behatu eta aztertzera irten gara kalera.

Ikasturte hasiera da, BATX 2. mailako ARTEAREN HISTORIA ikasgaiko ikasleok ikasgelatik kalera egin nahi izan dugu.

Hik heuk egin metodoa aplikatzea erabaki genuenez ibilbidea osatzeko, gida lana ikasleok egin dugu txandaka. Horrek lanaren planifikazioa, dokumentatzea, edo kalean azalpenak emateko egonarria eskatzen ditu. Eta lan horiek erdizka geneuzkan eginak.

Emaitzari buruz zer esan... tira, juxtukoa izan da, baina nahikoa ikasturte hasiera izateko. Farre pixka bat egin, eta zenbait elementu arkitektoniko ongi identifikatzeko gai izan gara behintzat. Hobetzeko asmo sendoa dugu taldean gainera.

Neguan Soreasuko Elizako bazter denak arakatzekotan gabiltza...

Argazki gehiago hemen.