La Basu Urola Ikastolako ikasleekin solasean

  • 2021/05/25 |

La Basu rap abeslaria Soreasu antzokian izan da gaur goizean Urola Ikastolako DBH4ko ikasleekin solasean. Elena Caballero, La Basu izenez ezagunagoa, Etxebarriko rap abeslaria da, eta euskal raparen munduan emakume erreferenteetako bat da.
Raparen eta hip-hoparen munduaz aritu da, bere ibildideaz, raparen inguruan ditugun aurreiritziez… Noski, rapeatu ere egin du, eta horretarako Urola Ikastolako ikasleen laguntza izan du.