LANERA ITZULERA
Irailaren 1ean, ostirala, goizeko 09:30etan elkartuko gara ikastolako erabilera anitzeko gelan HASIERAKO AGURRA egiteko.
Ondoren, mintegi bilerak: lantokiak zehaztu, INIKA-ren eta ikastolako dokumentazio garrantzitsuaren azalpena irakasle berriei.
Gozatu azken egunez!
Tortilla lehiaketa
Asteartean Urola Ikastolako II. Tortilla Lehiaketa antolatu zen, DBH osoko 28 talderen partaidetzarekin. Lehen zikloko ikasleek patata tortilla soilak egin zituzten, eta bigarren ziklokoek berriz nahi adina osagai gehitu ahal izan zizkieten beraien patata tortillei. DBH 1en Slowmpo taldekoen tortilla izan zen saritua; DBH 2ko Zlatan taldekoak bigarren aldiz izan ziren garaile, iaz ere saria lortu baitzuten; bigarren zikloan, berriz, DBH3ko 33 taldeak irabazi zuen.
Giro ederrean ospatu genuen txapelketa eta tortilla goxo-goxoez gozatzeko aukera ere izan genuen.
Batxilergoko matrikulazioa
2023-2024 Ikasturtea: Batxilergoan matrikula egiteko epea Ekainaren 19tik Uztailaren 4era. Ikasle guztiak etorri behar dira aurkerako gaiak berrestera eta matrikula egitera. Gure ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00tatik 14:00tara. Edozein zalantza deitu lasai 943 899 335.
Informazio gehiago hemen.
2. Batxilergoko ikasleen Orla banaketa
Ekainaren 11an, 2.Batxilergoko 2022-23 ikasturteko ikasleen Orla banaketa egin zen ikastolako atarian. Hamaiketakoare ere bertan izan zuten, eta ondoren, ikasle zein irakasle bazkaltzera joan ziren.
Hemen dituzuen egun horretako argazki gehiago.