JOURNÉE À BIARRITZ

2021/12/01

Au début le soleil, à la fin la pluie... Une belle journée à Biarritz avec les élèves de français de Batx1 et Batx2. Nous nous sommes promenés du Rocher de la Vierge jusqu'au phare. Au centre ville, les élèves ont parlé avec les habitants et ils ont pris un délicieux petit-déjeuner.


Egun pasa polita Batx1 eta Batx2ko frantseseko ikasleek Biarritzen pasa dutena!

 

    

Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

2021-11-25

Gaur, Azaroak 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dugu. Emakumeok han eta hemen pairatzen ditugun indarkeria matxista mota guztiak identifikatu eta borrokatu beharra dago oraindik.

Urola Ikastola BHIko kide garen neurrian guztiok daukagu ardura indarkeria horrekin amaitzeko, horregatik ikasle zein irakasleok zenbait ekimen egingo ditugu:


-Ikastetxea dekoratu dugu ikasleek egindako pankartekin.

Ikasleek eginiko kartela


-Indarkeria matxista salatzeko erabiltzen den puntu lila soinean eramango dugu.
-Urtero bezala, DBH 3ko autoantolaketako ikasleek egun honen inguruko aurkezpen bat egingo dute 09:30etatik aurrera ikasgela guztietan.
 -Tematikari ongi lotzen zaion kanta bat jarri dugu klase tarteetan.

... batu borroka feministara!!

Marshmallow challenge DBH 4

2021/11/03

Ekonomiako irakasgaian “erronka 0” deritzon dinamika bat egin genuen eta honen helburuak talde-lana lantzea eta lankidetza-testuinguru horretan arazoak konpontzeko prozesu bat bizitzea dira. Ariketa erraza eta dibertigarria da eta bertatik berrikuntza eta sorkuntza lekzio baliotsuak atera dituzte ikasleak!

Erronka espaghetti dorrerik altuena egitea da, aipatutako gaitasunak lantzen diren bitartean. Talde irabazlea, mahai gainaren gainazaletik neurtuta egiturarik altuena duena da eta gainean Marshmallow (laino) bat eraman behar du. Beraz, ezin da aulkitik edo sabaitik zintzilik egon eta bere kabuz mantendu behar du dorreak.

18 minutu ondoren argazkikoak izan ziren emaitzak. Talde-lanaren funtsezko elementuei buruzko hausnarketa egin genuen ondoren. Komunikatzeko era, zer atera zen espero bezala, zer aldatuko luketeen hurrengo erronkan, zer atera zer oker, etb.

Kontua da ikasteko erarik onena, praktikatzea dela eta hori da askotan gakoa, huts egiteko beldurrik gabe, behin eta berriz saiatzea!

Ikusi hemen argazkiak

Algorrira irteera 1. Batxilergoa

2021/10/28

Urriaren 25ean Batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologiako ikasleekin Zumaian izan ginen, Euskal Herriko historia geologikoa  eta bertako Flyschak aztertzen. Horretarako,  Algorri Interpretazio Zentroan harri eta fosilekin lan egin, eta  flyschak hobeto ezagutzeko bisita gidatua egin genuen. Irteera honetan, Azterkosta lehiaketan parte hartzeko argazkiak ere atera zituzten.

Hemen argazki gehiago 

Azterkosta DBH 4

2021/10/26

DBH4ko ikasleekin Azterkosta proiektuan parte hartu genuen Biologiako ikasgaian. Momentu honetan ekosistemaren gaia lantzen ari garenez, unerik aproposena da irteera hau egiteko. Irteeran alde batetik gure kostaldea modu desberdin batean ezagutzeko aukera izan genuen. Ekosistema supra eta intermarealeko egoera kimikoa aztertu zuten gure ikasleak eta gero bertako espezieak ikusteko aukera izan zuten ere. Mundial pasatu genuen.

Hona hemen irteerako argazki gehiago