Hauspoa Zaletasun tailerrak

2021/10/19

Datorren astean Hauspoako zaletasun tailerrekin hasiko gara. 

Ezkuztako Haitzuloa

2021/10/15

Gaur Ezkuzta haitzuloaren barrenak bisitatu ditugu. Ezkuztakoa, Azpeitiako harrobiaren ondoan dagoen haitzulo zoragarri bat da. Bisita honekin erliebe karstikoa aztertu nahi izan dugu, kareharriaren disoluzioaz sortzen den modelaketa berezia. Disoluzio hau konprobatzeko esperimentu labur bat egin dugu ere. Gainera, paisaia atlantikoko elementuak aztertzeko aukera eman digu, "bocage" eta "terrazak" gertutik ikusi baititugu.

Haitzuloaren atarian bi taldetan banatu gara bertan barneratzeko, bide konplexu eta estu bat zeharkatu ondoren bi galeria aurkitu ditugularik. Bertan, Xoxote aldetik etortzen den ura aurkitu dugu putzu batean. Esperientzia polita izan bada ere, batzuentzat nekagarria eta klaustrofobikoa izan da. Hala ere, errepikatzeko moduko irteera!!

Hemen argazki gehiago ikusgai 

Azpeitiko harresi, portale, kale eta jauregien izena eta izana

2021/10/08

Dozena bat pasatxo gazteren lerdenak eta haien algarek ikusmin apur bat sortu dute urriaren 7ko goizean alde zaharrean mandaturen bat egitera atera edo eguneko estraineko kafeaz gozatzen ari zirenen artean. Azpeitiko alde zaharrean dauden ondare artistikoaren zenbait ale behatu eta aztertzera irten gara kalera.

Ikasturte hasiera da, BATX 2. mailako ARTEAREN HISTORIA ikasgaiko ikasleok ikasgelatik kalera egin nahi izan dugu.

Hik heuk egin metodoa aplikatzea erabaki genuenez ibilbidea osatzeko, gida lana ikasleok egin dugu txandaka. Horrek lanaren planifikazioa, dokumentatzea, edo kalean azalpenak emateko egonarria eskatzen ditu. Eta lan horiek erdizka geneuzkan eginak.

Emaitzari buruz zer esan... tira, juxtukoa izan da, baina nahikoa ikasturte hasiera izateko. Farre pixka bat egin, eta zenbait elementu arkitektoniko ongi identifikatzeko gai izan gara behintzat. Hobetzeko asmo sendoa dugu taldean gainera.

Neguan Soreasuko Elizako bazter denak arakatzekotan gabiltza...

Argazki gehiago hemen.

 

Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak

2021.09.27

Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, 2021eko irailaren 24tik urriaren 25era, biak barne.

Informazio gehiago hemen.