Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

 

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) , aurtengo gaia biodibertsitatea izanik, ohartarazi du natura "kolapsatzeko zorian" dagoela eta milioika animalia eta landare espezie desagertuko direla laster.

Brasilen, Kalifornian eta Australian gertatu diren aurrekaririk gabeko baso-suteak, Afrikako Adarreko oti  inbasioa eta orain COVID-19 pandemiak, biodibertsitatea suntsitzeak gizakiaren bizitza ere suntsitzeko arriskua jartzen duela erakusten digute.

Gure ikastolako  IV. Ingurumenaren egunerako helburua konfinamendu-asteetan gu etxean egoteak ingurumenari ekarri dizkion onurak azaltzea izan da.

Natura sendatzeko balio dezaketen "txertoak" dira, eta ezagutu eta partekatu nahi ditugu zuekin.

 

BAKOITZAK EGINDAKOAK GUZTIOI ERAGITEN DIGU

LGTB FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17a “LGTB fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna” dugu, pertsona bakoitzak bere sexu eta genero-identitatea aukeratzeko duen askatasuna aldarrikatzeko eguna.  

Urola Ikastolan lanean jarraituko dugu jarrera lesbofobiko, homofobiko, transfobiko eta bifobikorik eman ez dadin. Hezkuntza komunitatean aniztasuna dugu altxorrik preziatuena. Aniztasuna aberastasuna da!!