Proiektu komunitarioa DBH3

Abenduak 16an Haur Hezkuntzakoekin egon ginen DBH 3B eta Cko ikasle batzuk. Jolasak, aurpegi margoketak eta baita txotxongilo antzerki eder bat ere eskaini genizkien 5 urteko haurrei. Hasieran urduri xamar ginen denok, baina behin martxa hartuta, ederki pasa genuen. A ze poza berriz ere itzultzeko eskatu zigutenean, ea ba laster errepikatzen dugun!