BORDERS/MUGAK pertsonak, gatazkak, biolentzia, sufrimendua, literatura eta musika

  • 2022/06/17 |

Asier Itulain gure ikasleak, bere ekimenez, erakusketa bikaina antolatu du aste honetan UROLA IKASTOLA BHIn DBHko ikasleentzat.
Erakusketak batetik oinarri fisikoa zuen, Asierrek egindako koadro eta argazki bilduma bat. Koadroak teknika mistoz osatutako konposizioak dira, eskulana eta baliabide digitalak uztartuta eginak. Zuri-beltzeko argazki zenbait ere, Dachauko kontzentrazio-esparru nazian ateratakoak, erantsi ditu.
Bestetik, artelanak testuinguratu eta ulertzeko musika, irudia eta hitza batzen dituen azalpen multimodala prestatu zuen.
Plazera izan da Asierren Ipar Irlandako gatazkaren gaineko margoak ikustea The Cranberries entzuten zen bitartean, edo Gloria Anzaldúa nor zen ikastea bere poema baten bidez.